<70>
diala hitz batez hanitz erran dezadan ezta mundian gauzarik haiñ galdurik, eta desperaturik non eztian zerbait erremedio, eta konfortu, herioak baizi hark eztu, eta ez ukhenen, hargatik, neure Adiskidia, zaude beha, zeiñ aldetarik jinen den, behiñ jinen da, baiña ez gehiago, behiñ hartan, haren kolpiak atrapatzen bazitu estatu onian, grazian, Ifernuaz, Deabruaz, ikhatiaz, eta herioaz, jagoitikoz trufatuko zira, Aingeruen artian, Arima hurosen artian, jarririk egonen zira. Baiña haren kolpiak estatu gaixtoan, bekhatian, atrapatzen bazitu, errazu adios, zure paradisuko parte onari, eta segurta zite ifernian edirenen duzula Kanbera gorri bat, oro suz egiña, eta han jagoitikotz xispildurik, eta errerik egonen zirela gauaz, eta egunaz, erraiten dian bezala Eskritura saindiak, minzo delarik Demonioez, eta Arima damnatuez, Cruciabuntur die, ac nocte in sæcula sæculorum, Turmentatu izanen direla sekulakotz, gauaz eta egunaz.
Hala nola erran baitu, mintzo delarik Aingeruez, eta Arima benedikatiez, hurosez, eta salbatiez, Profeta Roialak, Beati qui habitant in domo tua, Domine, quoniam in sæcula sæculorum laudabunt te. jauna, huros dira zurekila zure Eresuman, zure Etxian, zure Kanberetan, zure Glorian egoiten, eta habitatzen diren jendiak zeren halakoek, eternalki benedikatuko zutie, eta laudatuko.
Hautia gure da, edo Paradusia, edo Ifernua, Paradusia nahi dianak, orhit bedi bere hiltziaz Ifernua nahi dianak egin dezan lo alegeraki bere hiltziaz orhitu gabe salbatu nahi denak, eta damnatu nahi denak eztiro ediren konseillu, manu