<69>
edukazu, zuhur bazira, oren oroz zure hiltziaren, eta zure herioaren memoria, eta beldurra, zure begien aitziñian, eta zure Arimaren kanberaren erdi erdian.
Laborariak bere elgian, bere ogia, edo artoa urte batian galzen dianian, harria, xixerra tenpesta, orajia, odeia, eta lanoa dela kausa, eztu galtzen hargatik bere esparantza, ondoko urtian bere damia, eta bere galtzia uste du reparatuko diala, urtia jin badadi aberatz, eta prospero.
Arzaiñak mendian bere ardia, eta aharia urte batian galdurik ere, edo berak hillik edo otsoak, eta hartzak janik, eztu galtzen bere korajia, eta bere esperantza, ustez jinen den urtian gehiago fortuna, eta prosperitate ukhanen dian bere Ardietan, eta bere aharietan.
Erregiak, Prinziak, Kapitaiñak, Soldadoak, bere konbata, eta batailla gerlan egun galdurik, ere uste du biharamenian, dixa, eta fortuna hobe, ukhenen diala, eta egun haren etsaiak badu hartan abantailla, hark bihar, hartan ukhenen diala.
Jokalariak bere urhia, zilharra, eta morsa oro galdu dianian, eta jokatu, edo kartetan, edo datoetan, edo bertze zoinbat jokotan, badu esperantza, lehen jokoan, jokatu zian dirua, irabaziko diala, eta nola jokoa, eta armak baitira erorten behin alde batiala, gero bertziala, jakolariak, eta soldadoak, badute esperantza, egun izanik ere malhuros, bihar izanen direla dohatsu eta huros, bata bere jokoan, bertzia bere armetan, hala dio ere poetak latinez, Victorem a victo superari sæpe videmus, ikhusten dugu hanitz ordus garaitiak, garaizalia, garaitzen