<68>
Axeriak leze hartrat joan ziren Animaliak oro galdu eta peritu zirela zeren ezpaitzen batere goiti itzuli, ez bihurtu, jujatu du halaber, etzela on, eta segur leze hartan, behera joaitia, pensamendu hartan zagoela, noizpait hasi da Lehoiña mintzatzen, eta dio, ma comere, sar zite, abanza zite bertze orok, zuk baizi, ikhusi nute, neure ohian, eta bisitatu neure eritasunian, zuk ere ikhus nezazu, axeriak arrapostu emaiten du ederki, lehoiñari, eta dio, ene Erregia, eri bazira, sendo zite, ordu honian, hementik zure ikhustiaz kontent niz, enaite haboro abantza, bidia ikhusten dut zuganat jiteko, baiña eztut ikhusten biderik zuganik hunat jiteko, Jenkoa lagun dakizula, eta sendo zitzala, zuganat jin direnak, jiteko balira, bat elitezu jin, gisa hartan axeriak bere bizia salbatu zian, eta itzuli gibelerat.
Neure adeskidia, gure aitzinekoak oro joan dira, hil dira, gu ere hillen gira, eta gure ondokoak ere bai, behiñ hil dira sekulakotz, bat ezta itzultzen herioaren xilotik, eta hobetik, behiñ hari, othoi gogoa emazu, ordian falta egin badezazu, jagoitikotz galdu zira, eta azken oren hartan, zure azken urhatsa, eta jauzia onsa egin dezazun, zure bizi orotan prepara zite zaude sentinelan, zure denbora orotan eztuzu behar ikhasi lekzione bakoitz bat baizi, hori da onsa hilzia, ikhas ezazu onsa zure lekzionia gauaz, eta egunaz, orena jin dadiñian, zure lekzionia onsa ikhasirik, eta onsa erranik, Jenkoa baitan onsa hil zitian, eta zeren lekzione hori ezin ikhasten baitigu, gure bizian, herioaz ezpagira orhitzen, bertze egitekoak oro utzirik ala part,