Orrialde:Tartas 1666.djvu/68

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<67>

hari faltarik ez egiteko, zaude presto grazian, bekhatutik kanpoan, hala egiteko, herioaz, eta hiltziaz orhit zite, eta kolpu hartan jagoitikotz zure Arkabusak herioaren kontre egiñen du kolpu, eta herioaren arkabusak eztu egiñen kolpurik, zure hiltzian, zure arimaren kontre.

Esopus, espiritu alegera, eta plazent hark, kondatzen du ederki bere librian, eta bere fabuletan, egun batez lehoiña, baita animal ororen Erregia, eta noblena eritu zela, eta zahartu, edo aumens egiñ ziala, eriarena, eta leze barna baten zolara joanik, han zagoela heda heda etzanik, noiz lo, noiz iratzarririk, lehoiñ hunen eritasunaren berria bertze animalek entzun zutenian, orok, nork bere aldian, bedera, bedera, bere bisita eman zutela lehoiñ hari, eta oro joan zirela haren ikhustera, zer uste duzu lehoiñ hark, zer finezia, eta joko egiten ziala, joan bezan bat, hiltzen zutian oro, eta zuntzurretik loturik, odola orori edaten, eta egoskiten, eta moien hartzaz eri zela eztakuria hartan, bere xilotik, eta bere lezetik higitu gaberik, bonaxera egiten zian eta bere denbora onsa, eta alegeraki igaraiten, animale miserable haien odolaren despendioz, finalki zer heldu zen? Axeria, baita Animale ororen fiñena, joan da bere tornian lehoiñ hunen bisitatzera, eta bere Erregiari bere egiñbiden errendatzera, heldu denian, leze, et xillo haren tinira eta mugala, so bat egiñik leze hari ikhusi ditu gaiñeti behera joan ziren Animalen hatzak eta herexak, eta eztu ediren, ez ikhusi batere hatzit, ez herexarik, peti gora, leze zolatik goiti itzultzen zenik, hanbateki jujatu du zuhurki