Orrialde:Tartas 1666.djvu/67

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<66>

ehiztariak bere ehizia kausitu, eta hil, nahi dianian, batak egiten du so bere xuriari, eta bertziak bere ehiziari, eskin, ez ezker, bere begiak, bere besoak eta bere Arkebusa makhurtu gabe, eta ordian bai batak, bai bertziak, badute esperanza, nork bere kolpia onsa, eta huroski egiñen diala, batak honkituko diala bere xuria, eta bertziak bere ehizia, baiña den mendrena bere begiak apartatzen badituzte batak bere xuritik, bertziak bere ehizetik, kolpiaren artikitian danjeros da, lumak haragia eraman dezan, eta Arkebusaria, bere bala, bere bolbora, bere drajak, eta bere pena galdurik, konfusionetan, eta desohoretan geldi dadin, eta haren irabazia oro izanen den bi zeha bete sudur, erran komuna den bezala.

Neure adiskidia, Jenkoak mundu huntan ezarri zitu onsa bizirik, onsa hilzeko, eta onsa hilik, Zeruko gloria eternalaren emaiteko zure hiltze onaren pagutan, eta rekonpensutan hiltze ona nahi baduzu, egizu so ardura, ardura herioari, herioak zuri oren oroz so egiten du, zuk hari egizu so, zuk hura, edo hark zu tronpatu behar zutu, jokoa eta partida kolpu batez doa, edo zuk herioa edo herioak zu tronpatu eta enganatu behar duzie, ezta itzultzerik, ezta bihurtzerik, edo gal, edo irabatz, lehen kolpian doa gauza oro, onsa hil bazite, Parabisua zure gaixki hil bazite Ifernua zure hartakotz erran du ederki, eta zuhurki Apostoliak mundu guzier: Statutum est omnibus hominibus semel mori. ordenatu dela gizon eta emazte orori, behin orok behar dutela hil, ezta birik, ez hirurik, erran da behiñ,Semel, kolpu hari, gogoa emazu,