<76>
egin bekhaturik, eta gehiago zien lanternak, eta lanpak ez beude pisturik, egin bezate argi mundu orori, egin ezazie obra honik, mundu guzier, zien obra honen moienez eman ezazie exenplu honik, eta zeren hori, amorekatik, mundu guziek, xipiek, eta handiek, gizonek, eta emaztek, zien obra honak, zien exenplu honak ikhusirik, eta admiraturik, glorifika dezaten, lauda, maita, eta adora, ene aita eternala, zeruko, eta lurreko Jenkoa.
Sogizu nola nabusia, eta dizipulua, biak akordatzen diren bertze gauzetan bezala, pundu huntan ere eta biek bat erraiten, salbatzeko bi kondizione direla nezesario, bekhaturik ez egitia, eta obra honik egitia, eta zeren ezpaita damurik, ez desohorerik, gauza ederren eta honen, bigetan, erraitia, repetita placent, bigetan erranen dut, birjina zuhurren bentura eta fortuna hurosa izan zela zeren espos jaunak ediren beitzutian gau erditan, bekhatugabe, eta obra honen barnian.
Halaber bost birjina erhoen bentura, eta fortuna idorra, eta malhurosa izan zela, zeren ediren baitzutian bekhatugabe, baina ez obra honen barnian.
Hemen sogizu orano, nola ederki gure jaunak explikatzen dian doktor handi haur, eta doktorak gure jauna.
San Gregorio doktorak aipatu, eta izentatu dugunak dio gehiago, dialarik explikatzen hamar birjinen Ebanjelio saindia, jende batzuk, bere buriak abstinenzia, eta kontinenzia handi batetan mantenatzen dituzte, bere gorpitzak, bere haragiak, azotatzen, eta mortifikatzen, bere esperanzak zilian ezarten, bere obra hon, eta tribaillu honegatik,