Orrialde:Tartas 1666.djvu/7

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<6>

iziturik, eta lotsaturik, iratzartu ninzan, eta hartu luma eskura euskaldunen faboretan euskaraz porogatzeko, onsa hilzeko bidia dela, herioaz, eta hilziaz ardura orhitzia, eta salbatzeko eztela bide hoberik mundian. Edirenen duzu laur kapitulu ene liburian, lehenian porogatzen dut paganoen erranaz, bigarrenian, lege zaharreko eskritura saindiaz. Hirurgarrenian lege berriaz, eta elizako doktor saindiez, laurgarrenian laur arrazoin diferentez, onsa hilzeko bidia dela herrioaz, eta hilziaz orhitzia.

Ene tribaillu aphurrak eztu meritatzen zuk phena har dezazun haren irakurtzeko, baina zure salbamendiaren amorioak, eta desirak, eman deraute koraje, haren kanporat idokiteko, eta hari argiaren emaiteko.

Ene euskara, eta lengajia eztakit aprobatia izanen denez, bai, ala ez, badu orotarik zerbait: Zuberoak, Basanabarrek, eta Lapurdik eman drauko zerbait, baina ez oro. Aruen egin dut neure pieza pobria; hanko lengajia ezpada aski eder, hanko euskarak du ogena, eta ez euskaldunak.

Deus honik ene librian ediren badezazu, ohoria, eta laudarioa emazu Jinkoari, eta ez niri, ezta niganik heldu hontarzuna, baina bai, Jinkoaganik omne datum optimum, & omne donum perfectum de sursum est, descendens à patre luminum. Iacob. I

Ezpada deus honik, errazu libriaren, egiliak baziala borondatia onsa egiteko, eta lanaren mensa, eta falta, reparatzen eta desenzusatzen diala, langiliaren, intenzione, eta borondate honak voluntas dantis reparauit paruitatem dati.