<5>
Irakurtzaliari
Neure adeskidia, igaren udan egun batez nangoela zuhainze baten itzalbian neure orenen erraiten ninzala, loak harturik, egin dut neure loan ametz handi bat eta misterios bat, iduritzen zautan neure ametsian, ikusten niala gizon eta emazte tropela bat goiti zelurat igaiten, eta bertze tropela bat oraino handiagorik beheiti ifernurat joaiten eta eroten, jende hek konsideraturik batziak gora, bertziak behera joaiten zirela, oihu egin dut eta heiagora orori, zer zen kausa, edo zergatik, batziak goiti bertziak beheiti joaiten ziren, berehala heldu da, botz bat zelutik eta eman du errapostu botzak ene oihia, eta heihagora enzunik, jende hetarik parte bat goiti zelurat joaiten zela zeren bere herioaz, eta bere hilziaz mundu hontan ordu honetz orhiturik, eta herioak bekatu mortalik batere gaberik, graziazko estatian atrapaturik, lurretik partitzen baitziren, eta berze parte gehiena beheiti ifernurat joaiten zirela, zeren bere herioaz, eta bere hilziaz aski ordu honez orhitu faltaz, graziazko estatutik kanpoan, herioak bekatu mortalez betherik atrapaturik, lurretik partitzen baitziren hargatik zirela galdu, eta damnatu.
Loak eta ametsak, eta ametsaren errapostiak