Orrialde:Tartas 1666.djvu/5

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<4>

laudario zure etxe ohoratiaren antikitatiaz, eziez nik ezpainiro erran, neure jaun ohoratia letra hontan.

Ezta hil, Tristand d’Urtubie, eta Clemant de Moneins, zure aita, eta aita handien memoria batak eta bertziak, nork bere denboretan, bere erregen, bere resumaren, bere herriaren, ohoriagatik, bere honetarik parte hon bat bolontario bezala, enplegatu dutiela, nork eztaki?

Zure personan, jauna zure aizinekoen ohoria, bertutia, korajia, eta izena bizi da, eta Jinkoak emaiten badrauzu bizitze luze zure meritiak, konsideratu, diren eta ene othoiziak exauditu, esperanza dizut zure familiaren armak, emendaturen dutuzela Franziako Marexal baten makilaz, arte hartan, jauna, gomendatzen drauzut ene libriaren laur rejimendiak, goberna itzatzut behar den bezala eeginan behin zure kabinetian sarturik egiezu begitarte, eta so hon bat, edirenen duzu han zure arimak, behar diana oro, onsa hilzeko, bide hona, hori da zeruko resuma handiaren ardiasteko, remedio handia hara helzeko Espiritu Saindiak argi dezan eta illumina zure espiritua, badut hain bertze borondate eta pasione, nola nahi benitz izan hobialadrano, inklinazione, eta respektu ororekin.

Zure zerbutzari hunblia, eta obedienta,

Juan de Tartas, Arueko Retora.

Eginda Aruen.

Abenduaren.