Orrialde:Tartas 1666.djvu/8

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<7>


Ohoratzen baduzu zure aprobazioniaz ene pieza mendria, eta egiten zure arimaren profeitia, haren Irakurtzian, nork zer pagu, eta rekonpensu handiagorik nahi du mundian, Jinkoari othoi eginen dut bizi nizan egunetan zure hilziaz lurrian orhiturik, sainduki bizirik, eta sainduki hilik, mundu hontarik landan, zeluko resuma eternala eman dizazun. Amen.

Guk pian siñatu giren Teologoek, fede egiten dugu Juan de Sansons Oloronako gure jaun Apeskupu Reberendisimo eta Illustrisimuaren manus irrakurtu dugula libru haur zoin baita titulatu honsa hilzeko bidia, Juan de Tartas Arueko jaun eretorak konposatia, zoinetan ezpaitugu deus eriden fediaren kontre, baina bai lehenago jujatu profeitable izanen dela inprima badadi, eginda atarratzen abentian hamargerrenian urthe kontatzen denaren 1657.

A. de Conget, Atarrazeko Erretor, eta Zuberoa herriko Bikario Jenerala eta Ofiziala.

B. Jauregiberri, Idauzeko eta Mendiko Erretora.