<53>
milla desohore, eta milla mesperexu, bere begien aitzinian, egin zioen eta deabru gaixtoak Jenkoaren permisionez, alde orotarik, bere onetan, bere ohorian, eta bere personan, arima salborik, milla injurio, eta milla mesprexu egin zian gizon saindu hari, eta hark oro sofritu, eta patitu, Jenkoaren amorekatik, pazienzia handitan, eta pazienzia hark hura errendatu, Jenkoaren, eta gizonen aitzinian pazienzia ororen exenplu, eta mirail handia. Neure adiskidia nahi duzia jakin, nola, eta zer gisaz Job saindiak, mirakullu handi hek egiñ zutian erranen derautzut, bere hiltziaz, eta bere herioaz orhitu zen, eta herioaren herhautzaz armaturik, bere buria garaitu zian diabrua akazatu, bere ohoriaren bere haurren, bere onen galzia, bere emastearen mesperexioak, bere gorpitzeko eritasunak, eta penak kuragoski eta pazientki sufritu, eta errezibitu, so bat egin zian bere sortziari eta bere hiltziari, konsideratu zian, nondik jiten zen, eta norat joan behart zian, eta ene bidiaz orhiturik, bere buriaren kontra, eta bere etsai ororen kontra biktoria eder bat, eta khoroa handi bat irabazi zian, eta ardietsi, ene errana, egia dela berak dio, ikhusi zianian bere buria estatu eta postura miserable hartan, bere begiak behera lurrerat aphaldiorik hasi zen Jenkoari gisa huntan mintzatzen. Nudus egressus sum de vtero matris meæ, & nudus revertar illud, Dominus dedit, Dominus abstulit, sicut Domino placuit, ita factum est, sit nomen Domini benedictum. Jauna badakit, billuzgorri gorria, neure amaren sabeltik jalki nizala eta badakit halaber hil behar dudala, eta billuzgorri