Orrialde:Tartas 1666.djvu/55

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<54>

gorria lurrerat itzuliko nizala, zuk emanik nituen guziak eta zuk botere zinduen bezala, edeki derauztatzu, zuk plazer duzun bezala eginda, dela benedikatu zure izen saindia. Adoratzen zaitut, maitatzen, eta laudatzen, eta nahi zaitut bizi naizeño, adoratu, maitatu, eta laudatu, estut ansia neure onen galziaz, zu bazaitut ber, aski aberats, eta jaun handi izanen niz.

Neure adiskidia, Job saindiaren arma hori harturik, ordu onez, Jesu-Kristoren soldadu on bati eman den bezala, orhit zite herioaz, Memento mori, eta zure orena jin dadiñian, zure arima khoroaturik jarriko da izarrak baño gorago, Zerurik goren gorenian, eta nola egiteko orotan partikularki arimaren egitekoan luzamendiak baitira danjeros, eta perillos gerotik gerora, egunetik egunera, luzatu gabe, zure herioaz orhiturik, ene bide hontan sar zite, egizu penitenzia, onsa hiltzeko eztakizun gerta, noizpait gertatu zena bekhatore gogortu, harritu, eta obstinatu handi bati, Surcus historiano debotak dio, gizon gaixto hark erraiten ziela ardura, ardura, aski ziela hirur hitzez salbatzeko, eta bere hiltzian bere hirur hitzak erranik salbatuko zela anartean etziala ansia trufatzen zela penitenzia egitiaz, bere konfesoraz eta haren konseillu, eta abisu orotzaz, hirur hitz hek ziren, Miserere mei Domine, Jauna nitzaz miserikordia euzu, zer heldu zen fiñian, Jenkoa, on bezala, baita justu, permetitu zian, bekhatore gogor hura, igaran ladin zubi batetan, eta igaraiten zela zamariz zubi haren gaiñian, urite, oraje, uhazte, eta tenpesta handi bat jinik, zubia eraman zian urak,