Orrialde:Tartas 1666.djvu/53

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<52>

su bat erori da mendian zure ardietan, eta artzaiñen burietan behera, eta ardiak, eta artzaiñak oro su hark berak erratzen hasirik, bortxa eskapatu niz zuri berri haren kontatzeko.

Hirurgarren mezia heldu da eta dio, jauna Kaldea herriko jendek zure etsaiek, jende handi bat, eta armada handi bat, eginik Infanteria, eta Kabaleria heldurik, xoriak luma airian bezala, zure hirur milla Kamelonak altxaturik, herriz kanporat eraman, eta idoki dituzte, zure Kabalia, eta azienda oro galdu da, hil da eta nik kolpe egin dut itzurziaz zuri berri hunen erraiteko.

Laurgerren meziak dio, jauna zure zazpi semiak, eta hirur alabak, zure haurrak oro, seme primiaren eta gehienaren etxian elkharrekin bonaxera egiten zirela, eta mahatsarnorik hobenetik elkarren grazia onori beiriak beterik edaten zirela, eta elkarrekin bere jan-edanian plazer hartzen, eta alageratzen, haize hegoa handi bat, eta furios bat egoerdi aldetik jalkirik, etxia, bere laur erroetarik, eta laur gonzetarik piaz gora ezarri dizu bat batian, eta bere pian oro etxiak erorten dela, arrabaskatu zitizu, herraustu, eta porrokatu, zure haurrak oro, zure familia oro galdu da, eta peritu, haienak egin du, aita zira haur gabe gertatu.

Berri triste hoien ondoan, Job saindiaren gorpitza aztalian hasirik haren buru tiniradraño, ezkabia, tiña, hazteri, zakar lodi batek, hartu zian, eta beztitu, bere gorpitza, gorotzate batetan gaiñian hedaturik zagoela harrek haren gorputzeko haragia bizirik jaten zuela, Job saindiak ikhusi zian, eta oraño manera hartan zagoela, bere emazte propiak,