Orrialde:Tartas 1666.djvu/52

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<51>

orienteko herrian zen jaunik handiena, lehena, edo lehenetarik bat zen Job saindia, Jenkoaren zerbutzari handi hura, hala dio Eskritura saindiak. Erat vir ille magnus inter omnes orientales. Ienkoak eman zian gizon hari zazpi seme, eta hirur alaba bere emastearen ezkutzian eman zeron oraño gure Jenkoak gizon hari zazpi mille ardi, hirur milla Kameleon, bortz ehun idi pare, bortz ehun asto ama, lur etxe, borda, eta bertze onik, eta ederrik Franko, eta egun batez ikhusi zian bere buria goizian ohetik landan orienten zen jaunik handiena, eta aberatzena, eta arratzian oherakoan ikhusi zian bere buria orienten zen gizonik miserablena, eta ezkelerik handiena, deabruak sathan gaixtoak, Jenkoaren permisionez alde orotarik Job saindia atakatu zian, aflijitu, eta ruinatu, bena hark eduki on sathanen tentazione ororen kontre, eta jagoiti ez galdu Jenkoaren beldurra, eta haren amudioa deabruak onsa atakatu zian, eta Jobek hobeki defendiatu, tronpurra tronpatia gelditu zen atakatzaliak ohoria, konbata, eta biktoria galdu, eta atakatia zenak, ohoria, konbata, eta biktoria irabazi.

Berri tristiak, eta dolorosak Job saindiari heldu dira bere etxian, mezu bat heldu da kanpotik, eta dio Job saindiari gisa huntan: jauna, Sabea herritik zure etsaiak jinik armaturik, zure bortz ehun idi pariak, eta bortz ehun astoak oro, alxaturik elgetik eraman dituste, eta haien begirazaliak oro nitzaz berziak elgian hillik kolpez, eta masakraturik heda-heda diaudezu, ni ihesi eskapaturik heldu niz zuri berriaren kondatzera.

Heldu da bertze mezu bat, eta dio, jauna Zerutik