<50>
Fleuit Ezechias flectu magno. Ordian gure Jenkoa mintzatu zela Errege hari gisa huntan, Audiui orationem tuam, & vidi lachrimas tuas, ecce adjiciam super dies tuos, annos quindecim, & de manu Regis Assiriorum eruam te, & Ciuitatem istam, & protegam eam, Ezekias, ene adiskidia, enzun dut zure orazionia, eta othoitza, eta ikhusi ditut zure begietan behera jalki diren nigarrak, sendo zira, aldi huntan emaiten drauzut bizia, eta zure egunak luzatzen ditut hamabortz urthez, zure kontrizioniaren, eta nigarren amorekatik, Asiriako Erregia, baita zure etsaia haren eskuetarik, zu zure hiria, eta zure Erresuma oro delibratuko ditut eta defendatuko, mundu ororen kontra. Neure Adiskidia, sogizu herioaz orhitziak zenbat indar, bothere eta bertute dian, bihotz bat beratzen du, den gogorrena hantik idokiten du nigar, Jenkoari edekiten du bere kolera, eta armak, eskuetarik, eta haren arestak, eta dekretak ere aumens kominatorioak kanbiatzen ditu, luzatzen, ematzen, eta moderatzen, edukazu solamente herioa zure gogoan, eta zure bihotzian, hura han baduzu ber, egiñen duzu Jenkoaz nahi, eta bahar duzun oro, Jenkoak ere bere aldetik egiñen du zuk plazer duzuna oro, hanbateki Jenkoa, eta zu, biak bat izanen zirate, zu Jenkoarekin eta Jenkoa zurekin graziaz lurrian, eta zeruan gloriaz.
Ezta edireiten lege zaharrian koraje bat, bertute bat, konstanzia bat, eta pazienzia bat Jenkoaren zerbitzarien artian haiñ handirik, ederrik, miragarririk, eta kasi adorablerik, nola izan baita Job saindiaren korajia, bertutia, konstanzia, eta pazienzia,