<49>
haren exenplia zure gida, eta zure mirail, eztadin jagoiti iragan egunik, hemendik harat, non hiruretan, etzitian orhit zure herioaz, hala egin badezazu, esperantza dut Dabid Erregia, bekhatian bezala imitaturen duzula penitenzian bizi zireño, eta hiltzian ukhenen duzula zure Arimaren pausia, eta Jenkoaren benedikzione saindia.
Egun batez Ezekias Errege handi hura bere ohian zagoen hiltzeko pundian eritarsun handi batez kolpatia, hala dio Eskriturak, Ægrotauit Ezechias vsque ad mortem, Ienkoak Isaia Profeta igorri zian Errege eri haren bisitatzera, bisita hartan Profeta mintzatu zen Erregiari gisa huntan, Dispone domui tuæ, quia morieris, & non viues. Errege Ezekias Jenkoaren partez manatzen zitut eta abertitzen, eman dezazun zure Etxeari, zure familliari eta zure egitekoei behar den ordria, eta errekeitia, egizu zure ordeiñia bihar hil behar duzu zuriak egin du. Errege hark, entzun zian bezain fite Profetaren ahotik bere herioaren berria eta mezia, Eskriturak dio, bere begitartia paretiari itzulirik othoitz hau egutñ ziala Jenkoari, jauna othoi, orhit zite, neure zekuria, eta neure denbora ahal bezanbat, zure zerbitzuan eta zure beldurraren pian enplegatu dudala, zer ere zure begien aitzinian uste beinian, zela on eder justo, eta laudable, haren egitera entsaiatu nizala, eta orai, othoi indazu dohaiñ, eta grazia neure bekhatiez dolu, eta desplazer izateko, indazu espazio, denbora, eta termaiñu neure bekhatiez penitenzia egiteko, eta ber orenian bere orazionia akhabaturik bere bi begietan behera nigarrez, bi ithurri handirik egiñ ziala