<46>
beratzeko, urtzeko, ematzeko bere gogora bere bi begietan behera nigarrez, bi ithurriren egiteko, hobeki bere barkamendiaren izateko grazian perseberatzeko, eta fiñian onsa hiltzeko, haren othoitzia irakhurtzen dugu Psalmo huntan, Cibabis nos pane lachrimarum, & potum dabis nobis in lachrimis in mensura. Jauna egizu ogi bat ene nigarres, eta ogi bartzaz, othoi ardura, ardura bazka nezazu, egizu ene nigarrez behar den edateko bat, eta hantik indazu edatera behar den izariak eta mesurak gainti eginik ere, eztizut ansia neure zorrak onsa, eta justoki pagaturik, zurrekin bizirik, zutan hiltzen banitz ene jan, edana hebentik harat den gauaz, eta egunaz, nigarra, eta kontrizionia, hurak badutut ber, esperantza dut ene orena jin dadiñian hiltze on bat ukhenen dudala.
Neure adeskidia nahi baduzu egia frogatu erran diren Psalmo hoietan erranen duzu Dabid Erregia bekhatore handi bat izanik, penitent handi bat izan dela zeren bere bekhatiez, eta bere herioaz ordu onez orhiturik salbatzeko bide ona xerkatu eta ediren baitzian, hanbateki errazu penitent handi hark bere salbamendiaren obligazionia oro zor ziala herioaren memorioari salbatu zela, zeren herioaz orhitu baitzen, eta damnatu izanen zela herioaren orhitzia, eta beldurra ukhen ezpalu hori erran du Psalmo debot huntan, Circumdederunt me dolores mortis, & torrentes iniquitatis conturbauerent me, dolores Inferni circumdederunt me, præoccupauerunt me laquei mortis. Unguratu nute herioaren penek, eta dolorek, eta ene inikitatiaren nonbre handiak, eta grabitatiak, nahasi