<47>
nute, eta lotsatu, Ifernuko penen, eta herioaren lazoen beldurrak, ikhusi banitu bezala, harriturik, eta lotsaturik, ene arima, eta ene gorpitza, karzelian, eta presondegian daude, iduritzen zaut, herioa eta Ifernua, neure begien aitzinian ikhusten ditudala, errege penitent handi honen debozioniari, kapitulo hontan, azken konklusioniaren emaiteko, eta hark herioari zonbat ohore, eta respektu eman dian, beha zite azken Psalmo huni, eta ordian zure bekhatiez, eta zure hiltziaz orhiturik, ene adeskidia, egizu nigar edo bihotzez edo begiez.
Egunian hiruretan neure Jenkoari, neure laudorisak, eta neure esker alagestak errendatuko diotzat, zeren jalkirik neure bekhatietarik, eta herioaz orhiturik, bide onian jarri benitz erranen dut mundu orori, Aingeruei, eta gizonei, Zeruari, eta Lurrari, hilei, eta biziei, zonbat on den Jenkoarekin izatia, eta zonbat damu den harenganik apart izatia, eta esperanza dut jenko handiak ene boza, eta ene oihia entzunen diala, arduraxiago ere behar nuke, baiñan aumens egunian hiruretan, arratsian, goizian, eguberditan, eztut faltarik, egiñen, kantatzera goraki, eta publikatzera mundu ororen aitziñian, zonbat grazia, eta zonbat miserikordia Jenkoak egin dian ene arimari, bekhatiaren larru zaharra utzirik, graziaren larru berria jauntsi dut, eta beztitu, dio Errege penitentak Vespere, & manè, & meridiè narrabo, & annuntiabo, & exaudiet vocem meam.
Sinhesten dut Eliza saindiak Jesu-Kristoren Esposa maitiak eta ederrak, Errege debot hunen