<45>
meum cum flectu miscebam. Herhautza ogia bezala jaten nian, eta neure edana nahastekatzen nuian neure nigarraz, dio hark berak erran nahi du, apairu aldikal, neure jan edana egiten dudan ordu eta oren oroz, neure hiltziaz herioaren herhautsetik, edanari neure begietako nigarretarik, nori bere jakia, egun oroz maiten nian.
Profeta hark berak dio bertze lekhu batetan, Fuerunt mihi lacrimæ, panes die ac nocte, ene nigarrak, ziren ene jan, edanak, eta ene hazkurria gauaz eta egunaz, delikatuki, eta friantki bizi zen Errege hura haren mahañian etzenian zerbitzatzen haren platetan berze haragirik, ez biandarik, ez haren flaskoetarik emaiten edatera bertze mahatsarnorik, haren bi begietarik erorten zen nigarretarik baizi. Erran balu bezala, ene gorpitzari emaiten dudan oren guziez bere refekzione korporala, oren berian neure Arimari emaiten dut bere rkfekzione espirituala, egiten dut nigar bihotzez berere, orhitzen nitz neure hilziaz neure bekhatiez, neure Jenkoari eman behar dudan kontu hertsiaz, eta gero nigar hetzaz, eta orhitzen hartzaz allegeratzen dut, eta konsolatzen neure Arima tristia, eta Arima gaixoa.
Errege penitent hark berak orhitzen zenian bere hilziaz, eta bere bekhaties, beldurrez elezan aski penitenzia egin bere faltez, eta ikhusten zianian etziala bere bihotzian kontrizionia aski handi, nigar egiteko, eta bere nigarrez bere bekhatien xahatzeko, eta haietzaz ukutzeko, othoitzez zagoen Jenkoari igor lizon grazia haren bihotz gogorraren, eta hotzaren, Espiritu Saindiaren suiaz