Orrialde:Tartas 1666.djvu/43

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<42>

onaren ukhaiteko, batere bada haietan gaizki hil denik, fiñ gaizto, egin dianik, haien exenplutik, zure probetxua eginik, korriji zite reforma zite egizu penitenzia, damna etzitian, hek galdu, eta damnatu diren bezala.

Erranen du zonbaitek, orga ezarri dudala idien aitzinian, zeren neure onsa hiltzeko bidiaren brogatzeko Salomonen hitzak aitziñ aitziñian lehenik allegatu, eta raportatu baititut, eta gero ondoan Dabid Erregiarenak, baitzen Salamonen aita diñia, baiña eztut ansia, ala gibela, ala aitziña, aita seme hoiek biak ederki, eta sainduki minzatu dira nik hasi dudan bidiaz, zer ere baita, eta zer ere izanen baita, aitak ukhenen du semiak eztian ohore hura, bere bekhatien onduan, penitenzia handirik egiñik, eta hartan hilik, Eliza saindiak edukiten baitu, salbatu dela, parabisuan saindu handi bat dela, semiak aldiz, utzi du eliza saindia dudatan, ala zen salbatu, ala damnatu, eta Elizako Doktorak ere, nork bere opinione partikulara besarkaturik, baitziek salbatu dela, bertzeek eztela, batak bai, bertzeak ez, bi partoetan jarri dira Salamonen Arimaren egitekoaz, eta nola pundu hau juje ororen jujiaganik baita dependitzen, dugun hari remeti, eta goazan atziña gure bidian, eta ikhusirik Salomonen manu, eta konseidu ederrak, eta saindiak onsa hiltzeko moienaz ikhus dezagun zer erraiten, dian egiteko hartan berian, haren Aitak Errege Dabid saindiak.

Ageri da eskritura saindian Dabid Erregiak gure Jenkoa bi okasione handitan partikularki ofensatu eta desoharatu ziala, lehena zen noiz ere