Orrialde:Tartas 1666.djvu/44

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<43>

Bersabea edurraren amorio desordenatuak itsuturik, eta haren buruko huna nahasarik, eta kordokaturik, berzeren emaztiaren ondoan ibilli baitzen, eta hari bere senharra, uria, hil erazi baitzian, hobeki moien hartzaz bere desirkunde gaixtoen harekin konplitzeko, eta beldurgabe hartzaz plazer zianian, plazer zianaran egiteko, eta kolpu batez bi bekhatu handi, eta grabe baitzutian kometitu, heriotzia, eta adulterioa, bekhatu haien punizionetan Errege hura galdia zioen, eta damnatia sekulakotz, Jenkoak hartzaz miserikordia ukhenik, ezpalu abertitu eta mehatxatu bere faltez Nathan profetaren ahoaz, eta hark, Peccaui, erranik, bere penitenziaz ezpalu reparatu bere bekhatia, eta bere falta.

Bigarren aldian Dabid Erregiak, gure Jenkoa ezarri zian koleran handizki, territatu, samurtu, eta khexa erazi haren kontra, zeren Erresumako populia kondutan eta roletan ezarten ziala, sobera glorifikatu baitzen, superbian eta banitatian sarthu bere buriaz, ordian ere, Errege miserable hark, galdu eta peritu behar zian, jenko miserikordiosak ezpalu egorri Profeta Gad hargana, haren mehatxatzera bere egin zian faltaz, eta ezpalu berriski Errege kriminel hark bere dolu, eta penitenziaren moienez bere bekhatiaren barkhamendia irabazi, han berian Eskriturak erraiten dian bezala, Ego sum qui peccaui, ego iniquè egi, isti qui oues sunt, quid fecerunt? vertatur obsecro manus tua contra me, & contra domum patris mei. Jauna, ni nuzu bekhatotoria, ni nuzu gaizki egilia, hoiek ene ardiak dituzu, hoiek eztizie ogenik, zure koleraren azotia, ene, eta ene etxiaren kontre itzul ezazu.