Orrialde:Tartas 1666.djvu/42

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<41>

bezala, hitz hoiek daude, Eskriturian jarririk lengaje Franzesian.

Nous avons esté comme vous

Vous serez aussi comme nous.

Erran nahi baitu eskaraz, gure lengajian, izan gira ziek bezala, ziek ere izanen zirate gu bezala.

Eta gero hitz Franzez haien pian, irakhurtzen dira hitz eder batzu latiñez eskrituran jarririk, hilen haien hezur berak, biziei mintzatzen balira bezala, gisa huntan.

Ibo, Ibis, Ibit, Ibimus, Ibitis, Ibunt.

Explikazen baitira, gure lengajian euskaraz, fazoin huntan, joanen nitz, joanen zira, joanen da, joanen gira, joanen zirate, joanen dira.

Bekhatoria, neure bihotza, agian izan zira Parisen, agian ez, eta han izanik ere, agian etzira orhitu hilen ezurrek, biziei, erraiten dutien hitzez, eta proposez, baiña aumenz, zure parropiako Elizan sartzien zirenian, egizu so bat zure aitzinian joan diren zure askaziak, adiskidiak, eta zure ezagutiak, eta orhiturik haien hilziaz, orhit zite zuriaz, konsidera ezazu, izan direla hek bere denboran, zu zurian ziren bezala, edo gehiago, edo gutiago, eta zer ere ahal baitzinateke, zure orena, eta zure aldia jin dadiñian, nahi bazira, eta ez, zure bizarrak eta zure muthurrak despit diala, haiek bezala herhaustu eta hil behar duzula, hori zure gogoan eta bihotzian harturik, rekiem, bedera, hil gaizo haiegatik, Elizan barnen edo kanpoan erranik, edo erran erazirik, batere bada haien artian, onsa hil denik, egizu onsa, haien hilze onian zure parthe