<40>
erosia, eta ikuzia, haren beraren Espiritu saindiaz gidatia, eta gobernatia, urtian behin garizumaren lehen egunian, hausterri egun saindian, hautz benedikatiz, fidelen ororen buriak, eta belarrak, Aphezak zeiñatzen dutianian eta erraiten hitz eder hoiek, Memento homo, quia puluis es, & in puluerem reuerteris, orhit zite gizona, herhauts zirela, eta herhaustu behar duzula, eztiala ukhen bertze pensamendurik, ez bertze intenzionerik, guri orori othoitzia, representatzia, eta gomendatzia baizi, ardura, eta posible baliz, bethiere orhit gintian herioaz, amorekatik haren Espos sandiaren bizitze saindiaz orhiturik, eta hark gugati Kalbariako Mendian bi Ohoiñen artian iragan dian herio, eta pasione dolorosa, gure begien aitzinian, mirail eder bati bezala harturik, haren imitazionetan, bekhaturik egin gabe bizirik, haren grazian hiltzeko dohaiña, eta fortuna ona, ardietz, eta irabaz ahal gendezan.
Orhit niz neure gastetasunean ikhusirik Pariseko hirian (zeiñ baita Franziako Erresumaren hiri Kapitala gure Erregeen egoite, eta habitazione komuna, eta ordinarioa, eta lur orotako hiri ederren, eta handien, edo lehenbizikoa edo bigarrena) Eliza handi bat, zein deithatzen baita Inozenten Eliza, eta Eliza hartan ikhusi dut ilherri handi bat, Zeiñetan hil estranjer ororen gorpitzak ehorsten baitira komunzki, eta kanpotikoek bere Hobiak eta Sepulturak edireten baitituste ilherri handi, eta zabal hartan, hillen hezurrak goiti daude galerietan inguru, inguru, alxaturik eta hedaturik, eta hezur haien pian, hillen hezurrak minzatzen balira