<39>
eta egunetik egunera periloz eta danjeroz baitira, bekhatoria konsidera ezazu pasaje saindu huntan Termiñoa eta Denbora labur direla, erraiten diala atzo, eta egun, egun eta bihar, guri erakhusteko, nola atzodanik egundraiño, egundanik bihardraiño, arte hura baita labur, eta hertsi, de lunes á mates, pocos sont los artes, Españolak erraiten dian bezala, Denbora hertsi, eta labur hartan, egun oroz, gau oroz, oren oroz, momentu oroz, goizian, egerditan, arratzian, hiltziaz, herioaz, eta gure azken orenaz behar dugula orhit izan, bekhaturik ez egiteko, onsa bizitzeko, eta hobeki hiltzeko.
Salomonek berak, hobeki gure bihotzian, eta gure borondiaren erdian herioaren orhitzia, eta memoria, josirik, itzaturik, eta eskribaturik, utzi dezan, erraiten du giza hontan, Quid superbis terra, & ciuis, Gizona eta Emaztia lur zira, herhautz, zira, eta zergatik, urguillian, eta superbian sartzen zira, erran nahi balu bezala, mundu orori, Aita Saindia, Kardinalia, Aphezpikua, Apheza, Enperadoria, Erregia, Prinzia, Duka, Kontia, Markisa, Baroiña, Aitorensemea, Laboraria, Aberatsa, Pobrea zer hari zira, zer diozu, zer nahi duzu egin, erran, edo pensatu, lur zira, herhautz zira, mortal zira, etzirela hebentik harat, urguillutzu, glorioz, eta fanfaron, hil behar ezpazunu bezala, orhit zite lur zirela, herhautz zirela, eta zure hiltziaz orhiturik, bizitze saindu bat besarka ezazu sainduki hiltzeko.
Nahi dut sinhetsi, eta sinhesten dut, Eliza saindiak, baita Jesu-Kristoren Espos maitia, egia ororen jabe, eta habe handia haren odol preziosaz