<38>
gaixto bat, Zeiñek bere ausikiaz Jendiak, eta Animalak pozoaturik komunski hiltzen baititu, eta haren ausiki geixtoaren sendotzeko, eztela erremedio hoberik, edo kontrepozoa seguragorik, nola, Bipera, Suge haren beraren herhautsa. Sugiak behar diala erre, eta gero herhaustu denian, non ere baita zauria, eta ausikia, han ezarri eta aplikatu Sugiaren herhautsetik, eta zauria, eta mina, quand et quant sendotzen direla.
Neure Adeskide maitia, nahi ezpaduzu Deabru Suge gaixto hark zure Arimari ausikirik, edo zauritik egin dizon, edukazu zure bihotzaren kanberan, herioaren herhautsa, estuzu perilik, minik egin diezazun bekhaturik egin baduzu, Suge hark, Deabriak, ausikirik, zure Arima zaurtia bada, herioaren herhausetik eman ezazu aplika ezazu miñari, eta zauriari, ene gain, zauria eta miña ezpadite bertan sendo bekhatian bazira, hantik jalgiteko, bekhatian ezpazira, hartara, ez erorteko, Zeruko eta Lurreko Barbarek, estute edirenen erremedio hoberik, zuri emaiteko, nola baita herioaren herhautsa, hiltziaz orhitzia.
Hargatik Salomonek berak, nola jakintsun baitzen ofizio huntan, eta baitzakian Arimen onsa sendotzen, eta eritzetik begiratzen, erran du ederki, eta zuhurki, gure aitziñian hil denaren personan, Memor esto iudicij mei, sic erit, & tuum, mihi heri, & tibi hodie, orhit zite ene jujamendiaz, hala, hala izanen duzu zure aldian zuria, atzo zen ene aldia, egun izanen duzu zuria, edo ene aldia egun duzu eta bihar izanen duzu zuria eta zeren luzamendiak, eta remitiziak gerotik gerora,