Orrialde:Tartas 1666.djvu/38

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<37>

eta deitha errazi, Mithridata, eta mudian zen egun gutiez, bere Mitridat hartarik, jaten, eta errezebitzen ziela, bere bihotzaren, pozoa ororen kontre azkartzeko, eta segurtatzeko, eta nola Erregiak, hala nola, nor nahi den, fortunaren jokoaren eta errotaren pera noizik behin, errorten ahal haitira, egun batez, Errege gaizoa gerlan, erori zela Erromako jenden, bere etsaien eskura, eta nahigabez desohore hura bere personan ikhusi, non ororen mirail, eta ororen hirrigarri, Erromako hirian Kaptibo eta presoner estekaturik, eta trozaturik sar ladin, berehala, hartu ziala, eta jan, ediren ahal zian pozoarik bortitzena, eta biziena, ustez berak bere buria hilen zian, baiña aurher eta inutila izan zen, Errege haren inseia, zeren, nola haren bihotza lehen mithridat kontrepozoa hartzaz ezkartu baitzen orduko pokoa hark, zonbat ahal baitzatekian azkar, eta biolent etzian uken aski indar haren kontre, hari biziaren edekiteko, eta hala Errege miserable hartzaz etsaiak egin zian plazer ziana.

Bekhatoria, othoi, eguñian behin hasirik zure gastetasunean har ezazu kontrepozoa huntarik, eta hartzaz zure Arima azkar ezazu eta bazka, eta segurta zite hala egin badezazu eztizula jagoiti bekhaturik egiñen, In æternum non peccabis, eta hanbateki onsa hilen zirela zeren zure arimaren etsai gaistoek, emanik ere hari pozoa, eztizu ukhenen indarrik haren kontra pozoa hark hari edekiteko graziaren bizia, haren barnian den, mithridat, kontrepozoa eder, oneta haitu hura dela kausa, zeiñ baita, herioaren memoria, hiltziaz orhitzia. Naturalistek diote Bipera, dela Suge mota