<36>
haren gaiñian diren frutu on, fresko, delikatu, eta khirestu eztiren haietarik jaten du, eta haietzaz bere ahoa, eta bere estomaka reskatzen du, alegeratzen, entertenitzen, eta asetzen.
Mundu hau, zuhaintz handi bat iduri da, haren pian diren frutiak, oro khiretsu, korronpitu, satsu, eta pozoatu dira, hetarik jan badezazu, galdu, zira, hil zira baiña egizu so goiti, zuhaintze haren xima, baita Zerua, hantik hartzazu, nahi ziren bezanbat frutu haiek emanen drauzie gozo eta zapore on bat, janago, nahiago, zure arima apetitua zorrozturik geldituko da, eta gozo onian edirenen du bere asia, eta bere asian gozo ona, frutu delikatu, eta admirable haren esparantzak eta desirkunde handiak, erranerazi zian Dabid Erregiari , Satiabor cum apparuerit gloria tua. Jauna, lurreko frutiek ezin asetzen nute, baiña zure gloria behin ikhus badezat, ordian ene arima, bethe, ase, eta konplitu izanen da.
Eta nola Zeruko onak eta frutiak baitira alde orotarik on eta segur, hala hala lurrekoak dira alde orotarik falso, flako, eta tronpur, hargatik erran du Apostoliak, quæ supra sunt sapite non quæ super terra, gogoa eman ezazie lurreko onei, eta frutiei, eztezaziela haietarik jan, baiña egizie so goiti, Zeruko onei, eta frutiei, eta haietarik jan ezazie. kondatzen da Mithridates Ponte herriko Errege handi bat beldurrez bere Erresuman, edo kanpoan, zonbait traidore jende gaixtok pozoaturik hillerazi lezaten inbentatu ziala, egin, edo egin arazi ziala kontrapozoa admirable bat, pozoa ororen kontre erremedio bat, zeini eman baitzian bere izena izena,