Orrialde:Tartas 1666.djvu/26

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<25>


Erran nahi baita euskaraz, gure lengoajian:

Franziak eman draut eznia,

Espaiñak Indar, eta bentura,

Erromak herioa,

Eta Kaietak sepultura.

Bekhatoria, konsidera ezazu othoi zer erranen den Zutaz eta nitaz gure ondoan, gure ondokoek erranen dute non sorthu giren, nola bizi izan giren, zer egin dugun eta nola hil giren, gure bizian, eta gure hilzian egin ditugun akzioniak, edo onak edo gaixtoak, izanen ditutzu gure jujiak, edo zeruan, edo Ifernuan errekonpensu, edo punizione emaiteko, edo batera, edo bertzera kondemnatzeko, orhoit zaite munduko onetarik, estugula deus ere gurekila eramanen gure obrak baizi, onak, edo gaixtoak, khana bat, edo biga lur, athorra bat, eta mihise bat, hurs bat edo biga, izanen direla, gure azken onak, gure posesioneak, eta gure thresorak, handik harat gure gorputza joanen dela, xixarien tripara eta lurthuko, eta herraustuko dela, eta gure arimaren ostatu zerua, edo Ifernua izanen dela eta haren ostatu lagunak edo demonioak, edo Aingeruak izanen direla, grazian parti badadi, Jenkoa segur, bekhatian badoa deabrua harenzat, infaillible, edukazu hori gogoan, hiltziaz orhitzite eta zeruko Jenkoa baita zure Prinzia eta Errege naturala, eta lejitimoa, haren enseiñen eta mandera pian zure armak soldadu onari eman den bezala, karreia itzazu, haren faboretan egiñ zazu gerla gauaz, eta egunaz, Prinze tronpeur eta falso hari zein baita sathan, hala egiñ ezpadezazu jakiñ ezazu orai, eta gero, herioak zure