Orrialde:Tartas 1666.djvu/27

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<26>

arima, zure gorputzetik separatu dian bezain fite, xixariek zure gorputza lurpian janen dutela, eta deabruek zure arima ifernian.

Paganoen artian Franziako Prinze Katoliko bat ekharri dut astez, neure onsa hilzeko bidia akhabatzen nuian lehen kapitulo huntan, eta ustez paganoer ohore egin nuian, Prinze Franzes bat emanik, bere konpañian lagun. Baiña oraño ondar huntan, biga edo hirur beste paganoren erranak hiltziaz, ditzagun eskriba, eta gero goazen fite bigarren kapituliaren ikhustera, eta jakitera zer dioten ene bidiaz eskritura saindian irakhurtzen diren pasaje sakratiek.

Armenia Mazedoniako Andere handi batek, mundian zen goiz oroz bere bilhuak, irez ondoan, herhaustatzen zutian, herhauts batez, zein baitzen hillen hezurretarik egina, eta hori egitian zian andere hark herioaren markhak, seiñaliak, eta haren nezesitatia, bere bilhoetan, bere begien aitzinian, eduki lezan.

Ulpianus bertze jaun handi batek, bere armentan, eta debisa orotan edukitzen zian paon bat, zeiñek sogiten baitzian bere hoiner, haren pian hitz hoiek ezkiribaturik, neure miseria kontenplatzen dut.

Arkesilaus Medako Erregiak, bertze Koroarik bere buruan etzian nahi ezarri lilis eta flokez eginik baizi, bere buruari representatzeko, lurreko Erresumak, hiltzen, galtzen, eta desegiten zirela, lili baten pare, eta nola lilia, eta floka, egun batez iguzkiak sortzen, eta hiltzen, ikhusten baizutian hala hala Erresumak eta handitasunak peritzen zirela.