Orrialde:Tartas 1666.djvu/25

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<24>

zure alde izanen ditutzu ifernua baizik oro zure alde jarriko ditutzu, hek oro zure alde badira, nor izanen da zure kontra.

Nafarroako historian Franziako Abokat batez eskribatuan edireten, da nola Xarles Duk de Bourbon, Prinze handi batek, zerbait hostasun edo resendimenda bere Prinze, eta Errege naturalaren kontra harturik, zein deithatzen baitzen Franzois, izen hartako lehena, armak haren kontra harturik, Xarles Kint, Espaiñiako Errege eta Allemaniako Inperadorearen alde, gerla denbora luzez bere Erregeari eta bere Erresumari egin ziala hañitz okhasionetan eta zonbatetan, noiz hurus noiz malhurus izanik, nola armak, jokoa bezala, behin bataren gero bertziaren kontra, eta alde baitira, fiñean Pabia deithatzen den Italiako hiri haren aitzinian, Franziako Erregia. Batailla jenerala galdurik hartu izan zela Españiarat Madrillera eraman ziala etsaiak, eta handik, bere bi semiak presoner utzirik, eta gero ranzoiña pagaturik, semiak eta bere buria handik libraturik, eta gerlak moien hartzaz bere fiña ukhenik, azkenian Charles de Bourbon Erromako hiriaren harzian morroillan gora ezpata eskuan igaiten zela, kolpez hil izan zela, dio historiak eta haren gorputza kaieta daritzon, Italiako hirian ehortzi zutela, eta haren thonbaren gaiñian epitafio eder hau lengoaia Italianoz eskiribatu zutela:

Françia mi dio la leché

Espaigna fuerça, y ventura

y Roma mé dio la muerte.

Cayeta la sepultura.