<23>
dira, itho eta hondatu dira oraxian, erraiten gundian bezala, penitenziazko sakramendian, unzi ithurri eta piszina sakratu haren, zolarik eta ondarrik eztian, zolan eta ondarrian. Halako gisaz eta moldez noiz, gure bekhatiak liren ordian haiñ gorri, nola eskharlata, eta haiñ beltz nola tindia, haiñ garbi eta xuri gertatzen baitira ithurri saindu hartan nola baita xuri eta garbi bortuko elhurra, eta ilhe kotoin xuria erran dian bezala Espiritu Saindian, Profetaren ahotik. Si fuerint peccata vestra vt coccinum, quasi nix dealbabuntur, & si fuerint rubra, quasi vermiculus velut lana alba erunt. Eta halatan deabruak ordu hartan estu eskhurik ez zuzenik, bekhaturik esten lekhuan, hanbateki arima hura Jenkoaren da, eta desohoria eta konfusionia sathanen.
Bekhatoria, desastra handi haren ebitatzeko, eta abantaill eder horien poseditzeko Senekaren abisu ona harturik, hil bite zure bekhatiak ordu onez zu baiño lehen. Moriantur ante te vitia Ep. 89. Gaste zireño haszite ordu onez obra onen egiten zure zahartzian onsa kontinuaturik, onsa zitian orhit zite itsusi dela zahar artian alfer egoitia, bilhua urdindus geros eskolara joaitia, bertziak oherat doazenian lo egitera, anhartian lo egonik lanari lotzia eta trabaillatzen hastia. Orhitzite ene bidian sartzera ordu onez zure herioaren konsideratzera, hala, egin badezazu zeruko, eta lurreko Jenkoa zure alde izanen duzu, zeruko aingeruak, zure Aingeru ona zure obra onak, zure konzienzia ona, Aingeruen eta gizonen Erregiña Birjina gloriosa Jesu-Kristoren ama, Zerua eta lurra, oro