Orrialde:Tartas 1666.djvu/20

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<19>

nola herioaren miraill batetan bezala bere begien aitzinian, eta bihotzaren barnean edukitiak, ororen beharrena, eta nezesarioena dela herioaren memoriaren fresko edukitia, mundu guzier, ohorian eta grazian bizitzeko eta hiltzeko.

Bekhatoria, zuk eta nik aski ohore eta abantailla gindikhezu lurrian eta zeruan, zuhur onen konseillu zuhurra besarkhaturik, gure espirituari, eta gure arimari bertze hazkurririk, ez bazkarik, ezpagendeza eman herioaren imajinaren eta figuraren bazka ona eta bazka saindia baizi, onza biziren denak, eta onsa hillen, behar du zuhur izan, eta zuhurtziaz amurus eta jagoiti gizona, ez emastia estira zuhur, eta zuhurtziaz amurus, ezpadute herioa gogoan, halatan onsa bizi, eta onsa hil nahi denak, hauta beza eta konserba herio bere bihotzean, herioak herioa bihotzetik idoki artian.

Bekhatoria pagano zuhur heien erranak, itzul inguru, gora behera gauaz eta egunaz zure gogoan erabil izazu eta paseia, lotzatu ez enuiatu gabe hala egin badezazu herioak zuri eginen duzu, belzauri, eta zuk hari begitarte, eta gero zure azken orena heldu denian, Jenkoak zeruan zuri erranen dizu ungi jin eta eginen begitarte.

Seneka handiak dio ederki, moriantur ante te vitia. Zure bekhatiak, eta zure bizioak hil bite zu baino lehen. Eta bertze lekhu batetan erraiten du hark berak ante Senectutem curaui, ut bene viuerem, in senectute, ut bene morerer.

Neure gastetasunian, egin dut neure eginahala oro zahartu, eta urdintu ninzanian, onsa