Orrialde:Tartas 1666.djvu/19

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<18>

ikharatzen ziala, eta kasi oren oroz, berak hilzian aithormen eta konfesione egin zian bezala, herioaren Izieriak, eta aprehensioniak, jujamendia nahasirik eta kordokaturik, bere sensu onetik kanpoan ezarten ziala, eta ezarri ziala, eta Aristotesen eskolan, zein izan baitzen Alexandre handiaren nabusi eta gobernadore, ikhas ezazu lekzione eder haur, herioaren beldurra, hantik ikhas dezazun onsa bizitzeko bidia, hura baduzu aski duzu hura gabe bertziak oro guti balio, bat mens, oro mens, manka uno, manka todo, ziozu Españolak, eskola hartan lekzione on hori, har badezazu gogoan, herioa izanen duzu zure muthil eta zu haren jaun, eta ez herioak zu, bena zuk herioa, inganatuko duzu, eta tronpatuko.

Platon dibinoak, Aristotesen nabusi handiak, zein batere paganoetan salbatzekoz, arau baitu, eztela galdu, hitz bakhoitz batez, gure bidia zonbat eder den erran du, eta kolpu bakhoitz, aizkora kolpu batez bezala, bide huntako naharrak, kaparrak, eta ilhorriak trenkatu ditu, eta bidetik akhazatu erran dianian ederki, eta zuhurki,

Summa philosophia, est mortis meditatio.

Filosofia, prudenzia, zuhurtze ororen gehiena da, herioaren meditazionia, herioaren memoria, herioaren beldurra, eta hartzaz orhitzia.

Erran nahi du zuhur hark, bertze jakitiak, eta doktrinak oro eder direla eta on, bena batere ez hanbat, nola hilziaz orhitzia, orok presuna, zeintan erideiten baitira, ornatzen, eta ohoratzen dutiela, bena batek ere eztiala gizona eta emastia hanbat edermenez, graziaz, eta bertatez bethatzen