<17>
damnatu, erre, eta higatu edukazu hori gogoan, eta herioak bekhatian etzitean surpreni, hartzaz, ardura, disgrazian berere, inkontru gaitzetan, malhurretan, eta adbersitatetan berere orhoitzitez, onsa haren moienez bizitzeko, eta onsa bizirik, onsa hiltzeko.
Aristotesek hiltzian, historiak dio, regret eta dolore handirekin diskurs eta propos labur, on, eta eder haur eduki ziala bere adeskider
Fœde in hunc mundum intravi, anxius vixi, perturbatus egredior, quo vadam nescio, ens entium miserere mei.
Theiu, eta satsu mundu huntara jin niz dudatan bizi izan niz, oro khexu eta nahasi jalkiten niz, norat noan estakit, izate ororen izatia, pietate, eta miserikordia nitzaz egizu.
Bekhatoria behazite hitz hoier, iguskiak jagoiti lurrian ikhusi dian gizonik sabantenak, eta subtillenak erranak ditutzu, filosofiak bere prinze ezagutu dizu, antikitatiak haren eskiribiak admiratu zitizu eta adoratu kasi, oraiko denboran guk ere haren espiritu ederraren inbenzione ederrak ohoraturik, nigar egiten diogu haren azken fin malhurresaren deithoratzez eta doluz, zeren behar etzirenak sobera estudiatuz, eta behar zirenak ez aski pherexatuz, eta kontenplatuz, naturaren sekretiak sobera besarkhatuz, eta naturaren authora, baita jenko bakhoitza, eta jenko bizia, hari aski amorio, eta adorazione eman faltaz, miserableki galdu, eta peritu izan baita, Konsidera ezazu personaje handi hura bere paganismoan, sortzetik, hil artian, herioaren beldurrak bere ariman, bere odolian, eta bere hezurretan, harritzen, eta