<16>
armak haren kontre galtzen zutiala, hura zela gizonen erregia, eta herioaren nabusia eta jauna.
Bena egun batez hiri baten eskaladaz hartzeko, armadaren burian, murraillian gora igaiten zela ikusirik matraz ukaldiz zaurturik, eta kolpaturik, odola uherraz eta xurrutaz bere gorputzetik zuela, oihu, eta heiagora handi bat egin zian bere kurtisanen kontre, gisa hontan Omnes me filium jouis esse prædicabant, sed hoc vulnus me hominem esse clamat.
A! traidore falsiak, eta tronpurrak, orok zinez eta goraki kantatzen zunien ni inmortal ninzala, eta Jupiter jenko handiaren semia ninzala, bena ene gorpitzeko zauri honek eta kolpu honek, zien erranaren kontria dio, eta erakusten du garbiki mundu ororen aitzinian, ni ere bertze gizonak bezala, mortal nizala, miserable, eta heriuaren sujet.
Bekhatoria, prinze pagano gazte baten, zuiñek agian ezpaitu uken, ez lehen, ez geroz, bere korajian lagunik, ez parerik, erranaz, eta aitormenaz, egin ezazu zure probexua agian edo mundiak, haragiak, deabriak, aberaztarzunek, eta zure boluptate satsuek itsuturik, inganaturik, eta tronpaturik, eztuzu nahi sinhetsi badela hilzerik eta heriorik, edo sinhetzirik ere badela, iduritera emaiten duzu zure obra gaixtoez eztuzula sinhesten badela, bena eztezazu dudarik har baduka eta behin behar duzu hil, eta hilez geroz, orhit zite badela mundu hontarik landan, bertze mundu bat, zuintan sekulakotz, edo paradusian Jenkoarekin, zure arimak behar baitu huros izan eta plazer hartu, edo infernian seulakotz demonio ororen konpañian,