<15>
hiri kapitala Xarona deitatzen zen hiriaren aizinian, eta geroz hantik harat, prinze zuhur hark, beldurrez, urguillia, banitatia, eta superbia haren espirituaren, eta haren hunaren gehien gerta litian, mundian zen goiz oroz argi puntan iguzkiaren jalkitiari, erakarten zian bere pajetarik bat bere ohiaren aitzinera eta paje hark bere salutazionian lehen hitzak erraiten zutian erregeri, erregeren manuz, gisa hontan: O rex memento quod homo es, & mortalis es.
Errege, iratzart zite, eta orhit zite, gizon zirela, mortal zirela, hil behar duzula.
Bekhatoria, non zira? Pagano hark etzian legerik, federik, ebanjeliorik, ez jenkorik, ala beina egunian behin nahi zian enzun hil behar ziala?
Zuk aldiz haietarik orotarik baituzu eta eliza saindian bizi baitzira beldur nuzu, sorthuz geroz hil artian, behar den moldian, eta forman behin ere zure herioaz, eta hilziaz, orhitu faltaz, miserableki bizi baitzira eta zure zekuria karreiatzen, zure orena jin dadinian, desohorez, eta konfusionez betherik, miserablekiago hil zitian eta damna.
Alexandre handiak Philippus haren seme diñiak, lausenku, flateria, eta balaku handirik errezebitzen zian bere denboran, bere gorteko kurtisan, eta xarlatanen ahuetarik, eta haien eskribietarik, orok erraiten zioten ixilik, eta agerriz, inmortal zela Jenko handien arrazatik, eta odoletik, haien saihets ezurretik jalkiten zela, eta Jupiter baitzen jenko ororen gehiena, haren seme propia, eta naturala zela hanbateki heriua baitzen bertze gizon ororen gehien, eta jaun, bere