<20>
bizitzen ikhas nezan amorekhatik, eta gero zaharzian onsa hil nandin, eta fin on bat eta hurus bat egin nezan.
Filosofo sabant hark berak dio oraño berze lekhu batetan, herioaz, minzo delarik: Quotidie morimur, quotidie enim demitur aliqua pars vitæ;
Egun guziez hiltzen gira, egun oroz gure biziaren parte bat, joaiten da, trenkhatzen, eta laburtzen.
Senekak oraño kontinuatzen du, eta erraiten materia hartan berian, Quid autem est turpius, quam Senex viuere incipiens zer da mundian hain desarauik, hain deshonestik, hain estranjerik, eta itsusirik, nola gizon zahar bat, xurituz eta urdinduz geroz, akhabatu behar dianian, hasten denian bizitzen. Erran nahi du onsa bizitzen.
Malhur eta desastre handia heltzen da gizonari, eta emaztiari, bere zahartzian edo bere gastetasunian bere azken orenian, hiltzen denian bere bekhatia, kitatu gabe, bekatiak hura kitatzen dianian hark bekhatia baino lehen, zeren gizona, eta emaztia hilik ere, bekhatia ezpaita hiltzen bizirik baratzen baita, eta arima gaixoari bertze mundian gerla egiten baitio.
Eta nola deabria eta bekhatia, biak baitira khasi bat, bata aita, bertzia semia, bata ama, bertzia alaba, bata azia, bertzia bihia, arima gaixoa Jenkoaren tribunal handiaren aitzinera presentatzen denian, aita seme gaixto hek elkharrekin juntatzen dira arimaren kontra eta sathan hasten da ordian gisa huntan Jenkoari minzatzen. Jeinko