<175>
handitarzuna erakhusi ziala, akzione hartan hobeki eziez biktoria handi bat etsaien kontre irabazi ukhen balu.
Neure adeskidia, Jenkoak hala plazer balu, nahi nuke harri batez egin bi kolpu, nahi nuke ezarri zure bihotzaren erdian, eta neurian, herioaren beldurra, eta amorioa, herioaren oritmena, eta memoria, biak harzatz gerta gindian amuroz, eta ezkontze saindu bat eginik herioaren, eta gure arimaren artian, ezkendezan jagoiti gure Jenkoa ofensa mortalki, sainduki bizirik, eta sainduki hilik Secula seculorum zeluko resuma eternalian, phausian, eta bakian, aingurien, eta arima hurosen konpañian, gehiago herioaren beldur gaberik bizi gintian.
Jenkoak benedikzione saindu hori, bere graziaz, eta bere miserikordiaz eman baleza, ene tribaillu mendriari, eta aphurrari, rekonpensu handiagorik enuke desiratzen lurrian, zeren esparanza handi bat bainuke zelian, ene orena, eta zuria jin dadinian, handiagorik ardiaz gindirioila, zoin baita loria eternala.
Neure adeskidia, konklusionia dugun eman nik herioaz, zure, eta euskaldun ororen amorekatik egin dudan libru pobriari, beldur niz enuiatu ere bazirela, ene sobera luze izanez, suiet triste baten gaiñian.
Konsidera ezazu mortal zirela, eta mundu hontarik landan, badela bertze mundu bat, zointan jagoitikoz gure arimak izan behar baitu edo Paradusian Jinkoarekin huros: edo ifernian deabruareki malhuros.