Orrialde:Tartas 1666.djvu/173

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<174>

impossibile est vt pereat. Ama Birjina sakratia, hala nola zuganik apartatzen denak, eta zuzaz abandonatu denak, behar baitu peritu, eta damnatu, hala hala zugana konbertitzen dena, eta zuzatz maitatu dena, inposible da gal dadin, eta damna dadin.

Beharrak sokhorri, eta ajuta itzazu, zure honetarik egiezu parte, hongi egiezu, amoinak hiltzen du bekhatia, hala nola urak sua. Sicut aqua extinguit ignem, ita elemosina extinguit peccatum. Gutien uste duzunian zure honak oro utzirik joanen zira, eta eztuzu deus eramanen zurekila, zure obrak baizi, edo honak, edo gaixtoak, Opera illorum sequuntur illos. Obra honek emanen drauzie hiltze hona, gaixtoek hiltze gaixtoa, honek jagoitikoz Paradusia; gaixtoek jagoitikoz ifernua. Obra honic egitecoz Memento mori.

Alexandre handiak egun batez manatu zian Appelles pintazale famatu hura, konpazpe ederra, eta bere gortian zian maitena figura lizazon, eta pinta bere eskuz ahalik hobekiena, eta ederkiena, zer egin du Appelles pintazaliak, andere eder haren moldiaren egiten zela bere lumaz, haren edermenek halako gizaz haren bihotza xarmatu zuten, non bertan harzatz amuroz gertaturik, amorioak itsutu baitzian, haren luma eskuan ikharatu, eta haren huna burian nahasi, eta kordokatu: Alexandre Prinze jenerosak, ikhusirik gizon haren phena, eta amorio handia, pietate harzatz harturik, eman zaukon andere eder hura emazte, eta pribatu bere buria, mundian zian kreaturarik ederrenaz, eta maitenaz, gizon amuroz hari plazer, eta gogara egin zezan. Plinak dio, Prinze hark bere korajiaren