Orrialde:Tartas 1666.djvu/175

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<176>

Konsidera ezazu bekhatu mortalian, herioak eman badizazu bere kolpu mortala, zuriak egin diala. Hartan ezitzan atrapa, bide hon haur xerka ezazu, hilziaz orhit zite, Memento mori, zaude presto, eta bijilant, zeren ezpaitakizu eguna, ez orena. Estote parati, vigilate, quia nescitis diem, neque horam.

Egizu Seneka handiaren mania onsa hilzeko, Incertum est quo te loco mors expectat, itaque tu illam omni loco expecta. Nehork eztaki herioa non dagoen zure aiduru, eta beha egon zite, sentinelan, zure goardian.

Egizu Carolus Magnus, Alemaniako Enperadore eta Franziako Errege saindu handi hark egin zian bezala, haren orena jin zenian mundu hontarik bertzialat partitzeko, galdo egin zeraukoten, zer debisa edo epitafio plazer zian, haren tonbaren gaiñian, hura hilez geroz, ezar lezaten. Errapuesta eman zian, ezardazie herioa, mors, hura da ene gehiena, hark ni, ene koroa, ene biktoria, trionfak oro, garaitu gutu, bizian ukhen dut haren orhitzia, eta haren beldurra, bego, ni hilez geroz ere, haren izena nitan gaiñen, bizian eduki dut bihotzian haren beldurra, ene ezurrek, eta ene erhautsek, ene tonbak, ekhar bezate, ni hilez geroz haren izena bere gaiñian.

Neure adeskidia, edukaku bizian, eta hilzian, herioa zure gogoan, goizian ohetik jalkitian, errazu, agian, arratsa gabe hilen nitz; haur da bide hona, zelurat joaiteko, haur da bide hona, onsa hilzeko, herioaz orhitzia.