<157>
edermenak, ikhusirik eta hark guri emaiten dutian abantailes, eta probetxuez orhiturik, obligatu girela haren beldurrik ez ukheitera, haren maitatzera, harzatz orhitzera, nahi bagira onsa bizi, onsa hil, eta salbatu.
Sokrates Filosofa zuhurra egun batez interrogatu izan zen, zer moldez, eta formaz erresuma bat, probinzia bat, herri bat onsa, et huroski, gidatzen, rejitzen eta gobernatzen ahal zen, errapuesta bertan eman zian, erresuma bat huros, eta prospero izanen zela, gaixtoa onsa puniturik, eta honak, onsa rekonpensaturik, bizi balira.
Gure Jenko honak bere forman mundu haur gobernatzen du, edo beldurrez, edo amorioz, nahi gutu gu oro salbatu, handiak, eta xipiak, hartakoz ere oro egin eta kreatu gutu, apostoliak erran du hargati, Deus vult omnes homines saluos fieri, nahi du Jenkoak gizon oro salba dadin, egin du paradusia honen eta infernua gaixtoen; eta zeren paradusia ezin ardiasten baitugu, bekhatu mortaler ihesi ejin gabe, eta haren manu saindiak begiratu gabe, rekonpensu eternala proposatu du gure begien aitzinian, zeluko gloriaren edermenen, eta hanko delizia handien esparanzaz, eta desirkundiaz, gure bihotzen beraganat joan eraziteko, eta tiratzeko: eta rekonpensiaren amorekatik, nahi ezpagundu deus egin, amens ifernuko phenen, eta tormenten beldurrez, gure bekhatietarik, gure gibel eraziteko, eta haren borondate saindiaren konpli eraziteko, ifernia proposatu du gure begien aitzinian, amorekatik edo beldurrez, edo amorioz gure arima gaixoak salba litzan jagoitikoz.