Orrialde:Tartas 1666.djvu/157

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Laurgarren arrazoiña

porogatzeko, onsa hilzeko bidia, dela herioaz orhitzia.


Medailla behar dugu bertze alderat itzuli, eta edirenen dugu herioak, balin badu begitarte belza itxusia, terriblia eta izigarria alde batetik, dian bezala, eta erakhusi dugun bezala hirurgarren kapitulian, bertze aldetik badiala begitarte bat, ederra, onesta, eta maitagarria, eta oro konsideraturik, herioa behar dugula, ohoratu, maitatu, eta haren beldurra utzirik a la part, Jenkoaren borondatiaren pian, haren plazera hala bada, haren orena jin dadinian, boztario, eta alegrantzia handireki, hura rezebitu.

Prinzipalki jende pherestuek, Jenkoaren zerbitzariak, Jenkoaren beldurrian, eta haren amorioaren pian bizi diren jendek, gehiago okasione dute alageratzeko, eziez tristetzeko, herioaren aiphamenaz, eta haren jitiaz: hargati dio Profeta Roialak, Praetiosa in conspectu Domini mors sanctorum eius, Saindien hilzia baliosa, preziosa dela, alegranziaz, eta konsolamenduz bethia dela, Jenkoaren aitzinian, haur da ene azken arrazoiña, eta diot, herioaren itxusmena, deformitatia, eta horribletarzuna dela kausa, haren beldurrez nahi ezpagira. harzatz orhitu, amens, amorioz berere, haren