<155>
orenian, eta artikulu terrible hartan, koloria galdu zian, eta korajia harekin, haren koloriaren kanbioa, eta haren korajiaren flakhazia, remarkhaturik haren dizipuluek, hasi ziren hari erraiten, Quid pater jam times, gure aita, eta gure nabusia, erraguzu, zeren beldur zira, Ermita saindiak errapuesta eman zian bere dizipuluer, Semper in illo timore vixi. Neure haurrak, neure dizipulu maitiak, egundanoz geros beldur horekin bizi izan niz, eta banoa beldur horekin.
Neure adeskidia, saindu bat herioaren beldurrian bizirik, haren beldurra bihotzian hiltzen bada, zer eginen dugu guk bekhatian gure bizia, eta gure denbora enplegatzen baitugu. Den othoi, bizian, eta hilian, herioaren beldurra zure gogoan, bide hontan ez salbatzekoz, non nahi zira salbatu? goazan aitzina bide hontan dugun ikhusi onsa hilzeko bidiaren ene azken arrazoiña, bideko pena, eta fatiga, ezta gogor, dulze, eta eme da, Jenkoaren zerbutzian eta gure arimen probetxuan hartzen denian.