<154>
hala nola adar idorra, eta aihartia trenkhaturik baitago zuhainzetik, eztu ukhen lekhurik, ez izaterik Jenkoaren kreaturen libru handi hartan, hanti kanpoan egon da, eta egonen eternitate oroz.
Nork egin du beratz, edo nontik jin da herioa? Erran dugu lehen arrapostu hori: Per vnum hominem peccatum intrauit in Orbem, & per peccatum mors. Gizon bat dela kausa jin da eta sarthu bekhatia, eta bekhatiak ekharri du ondoan herioa.
Aita eta ama gaixto hark ekharri du, eta sorthu alhaba gaixto hura, ezdeusak eman du ezdeusa, itzalak itzala, pribazioniak pribazionia, pozoak pozoa, gaixtoak gaixtoa.
Adamek bere desobedienziaz hautse zian Jenkoaren mania, eta galdu Jenkoaren grazia, hantik jin da bekhatia, bera jin da nehork manatu gabe, graziaren pribazioniak, eman du bekhatia, eta bekhatiak eman du herioa, baita biziaren pribazionia.
Neure adeskidia, dugun akhaba hirurgarren arrazoiñ haur, ikhusi duzu, eta enzun aski garbiki nahi bazundian ber, herioaren begitartia nolakoa den, mira ezazu, eta konsidera egunian behin haren kolore belza, horriblia, eta izigarria, agian haren beldurra eta haren memoria zure bihotzian sarturik orhituko zira zure hilziaz, onsa hilzeko.
Salbatu nahi denak, eta Jenkoaren beldurra dianak, komunzki bere gogoan herioaren orhitmena, aipamena eta beldurra edukiten du eta lotzaz herioak tronpa dezan, bere goardetan egoiten da.
Arsenius deithatu izan den ermita saindu batek, zoin bizi baitzen Arkadius, eta Honorius, Enperadoren denboram, ikgusirik bere buria herioaren