Orrialde:Tartas 1666.djvu/159

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<158>

Eta zeren, ez phenen beldurra, ez rekonpensien amorioa ezin baitugegu herioaren, beldurra edo amorioa gabe, egin dut egin ahala, haren beldurraren zure bihotzaren barnian sar eraziteko, haren terribletarzuna, eta horribletarzuna zuri aitzineko kapitulian erakusirik, orai, nahi dut, Jenkoaren sokorria badut ber, ene trabaillu aphurrari, bere konklusionaren, eta bare koroaren emaiteko, zuri erakhusi laurgarren, eta azken kapitulu hontan, herioaren edermenak, haren begitarte ederra, eta maitagarria, eta hark guri orori, gu nor bagira, emaiten dutian abantailla handiak ikhusirik herioa dela, ororen gaixtoena alde batetik, eta ororen hobena bertze aldetik, haren beldurrez, edo amorioz, haren orhitmena, zure gogotik eztadin jagoiti aparta.

Lehenik herioak sendotzen gutu, eta delibratzen mundu hontako, eritarzun, miseria, kalamitate orotarik mediku barbarek, denbora aphur baten gure gorpitzak, bere dolore, min, plaga, eta zaurietarik, sendotzen dituste, mina eta doloria solaiatzen, arhintzen, baina arraz jagoitikoz, ezin dirote. Ezta medikurik herioaren pare denik, hark orotarik jagoitikoz sendotzen gutu, eta gure minak arraz jagoitikoz xahatzen, eta akhazatzen.

Gizona, dio Jobek, amaren sabeletik jalkiz geroz, arte laburrez, gaizak, eta miseriak alde orotarik inguru, inguru xahatzen du, zerratzen, eta urixkiten: homo natus de muliere breui viuens tempore repletur multis miserijs aurki triste da, gero alagerra, aurki oso, eta sendo, gero eri, eta flakho, behin hotz, gero bero, behin aberatz, gero paubre, eta miserable, ardura kanbiatzen da, ezta behin ere