<152>
haur nuzula zure seme obedienta, eta humila, egizu nizatz plazer duzuna, konplitu den zure borondatia, eta ez batere enia.
Gauza naturala da animale orori, bere biziaren maite ukhaitia, eta haren konserbatzia, eta herioaren baita biziaren etsaia, eta ruinamendia, hastio ukhaitia, eta ihetsi egitia. Omne animal vitam tueri laborat, mortem vero, perniciemque deuitat, dio Filosofo kristino handi batek desirkunde natural hori erakhusi zian gure jaunak, hilzian, eta herioaren beldur hori, gizon bezala.
Ezta miretsi behar, zeren herioa den hain gauza gaixtoa, itxusia, beltza, kruela, izigarria, terriblia, eta horriblia, eta gizonari hanbat othoi, eta remonstranza egiten badut ene libruto hontan, haren beldurra, eta memoria, bere bihotzian eduki dezan onsa hilzeko.
Jenkoak egin dutian gauzak oro hon dira, haietan ezta deus gaixtorik, hala dio Eskritura Saindiak: Vidit Deus cuncta quae fecerat, & erant valde bona, Jenkoak ikhusi ditu egin dutian gauzak, eta bere obrak oro, et oro gauza honak ziren, eta obra honak: eta nola bekhatiak ezpaitu deus honik, eztu hura Jenkoak egin: eztiala herioak deus honik, segur da, zeren eztu izaterik, ezdeus bat da, pribazione bat, ezin duke deus honik. Filosofiak dio, Omne Ems est bonum, izate oro hon dela; herioak eztu izaterik, ezta beraz hon, baina da gaixtoa, kruela, eta horribla.
Herioa eztu Jenkoak egin, hargatik eztu izaterik, ez deus honik. Hala dio Eskritura Saindian Salomon zuhurrak, Deus mortem non fecit, nec