<151>
gizon zela, eta gizon bezala herioaren beldurra baziala zeren herioa baita gizonak ikhusten, eta rezebitzen ahal dian gauzarik horriblena, eta kruelena.
Halaber erakustera eman zian, ordian hark erran zutian hitzak, etzirela orazione bat, baina haren humanitatiaren representazione natural bat, zeren ordu hartan berian, minzatu baitzen bere aitari forma hontan, Non sicut ego volo, sed sicut tu. Ene aita, egin bedi zuk plazer duzun bezala, eta ez ni nahi nizan bezala bere borondatia, bere aitaren borondatiari ohoreskatu zian, eta hantik joan zen egitekoa, bere aitaren dekreta konpli lezan, herio eta pasione doloros bat gugati igaren zian, eta sofritu.
Eztu egin gure jaunak othoitze, eta orazione inutilik behin ere, noiz ere absolutoki zerbait bere aitari galdatu baitu, haren othoitzia, eta orazionia ordu oroz enzun eta exauditu izan da, ez solamente bera, enzun izan da, baina oraino, guri promes eman du zer ere guk haren izenian, haren aitari galdatuko baikundian, hura oro ardiatziko gundiala. Siquid petieritis Patrem meum, in nomine meo, dabit vobis. Zer ere galdo eginen baituzie ene izenian, ene aitari, hura oro ukhanen duzie. Erran den akzionian, eztu deus galdorik egin bere aitari, baina bai representatu desirkunde natural bat zoin baitzian haren humanitatiak bere biziaren konserbatzeko, ageri den bezala ordian berian haren ondoan erran zutian hitz saindiez. Verumtamen fiat non vt ego volo, sed vt tu vis: Ene aita, nik hartu eta esposatu dudan natura humanoa herioaren beldur duzu, eta harganat badizu odio, eta hastiotarzun, orotrat ere