Orrialde:Tartas 1666.djvu/151

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<150>

Ezta amoriorik, ez orapilorik, hain hertsirik, ez azkarragorik, eta maitiagorik nola arimarena, eta gorpitzarena, eta bi adeskide maite haien elgarganik partitzia, eta separatzia, da halaber doloren, eta minen handiena, eta kruelena, halako gizaz non, ezpaitaki nehork ere, zonbat kruel, eta sensible den hura soferitzen dianian baizi, eta gure mihiak ezin erran diro nolako den tormentu hura, gure orena jin dadinian jakinen dugu haren berri, hargatik gure jauna izitu zen, eta lotsatu, gizon bezala, ikhusirik behar ziala hil, gure salbatzeko. Eta hargati erran zian: Pater mi, si possibile est, transeat Calix iste a me, ene aita, posible bada, Kalitza haur aparta bedi niganik.

Gure jaunak othoitze hura egin zianian Olibeteko baratzian, herioaren beldurrez, edo orazione hura enzun zen, haren aitaz, edo ez, enzun bazen, etzian hil behar, enzun ezpazen, haren orazionia inutila zen, behar gaberik egina: difikultate, eta orapilo haur garbitu behar dugu errapostu bakoiz batez. San Tomasec dio, Non orauit, sed simplex naturae desiderium proposuit, non fuit oratio, sed explicatio naturalis affectus, quo Christi humanitas abhorrebat à morte.

Gure jaunak baratzian etziala, hitz haien erraitian othoitzerik egin, baina solamente, representatu ziala bere aitari, desirkunde natural bat bere biziaren konserbatzeko, gizon bezala, halaber hastiotarzun natural bat, zoin baitzian Jesu-Kristen humanitatiak herioaren kontre, zeren hura baitzen haren biziaren etsaia eta pribazionia.

Akzione hartan erakhustera eman zian, egiaz