Orrialde:Tartas 1666.djvu/150

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<149>

eta pribaturik egoitiaz, hala dio Salomon zuhurrak, O mors quam amara est tua memoria homini habenti pacem in substantijs suis.

O herioa, ala baita zure memoria, zuzatz orhitzia, aspre, mingar, triste, eta karratz gizon bati, mundu hontan, bere aisala, honez, eta ederrez betherik, bakhian bizi denian. halakoak eztu nahi enzun aipamenik bere hilziaz, eta danjeros da, halakoak bere usatu gabiarekin, herioak bere bekhatian atrapaturik, hilze maluros bat egin dezan.

Neure adeskidia, nahi duzia zuhurki egin, eztezazula mundia sobera maita, zure plazerak, eta zure honak gutiago, emazu zure bihotza, eta zure amorioa Jenkoari, halatan, herioaren orena jin dadinian, mundu hontarik partitziak, eztrauzu dolu eginen, eta herioa, zonbat ahal belizate horrible, eta terrible, haren beldur gabe Jenkoaganat alageraki joanen zira.

Estugu behar dudatu herioa eztela gauza ororen horriblena, eta gaixtoena, Jesu-Kristo bera haren beldur izan da, gizon bezala, eta ikhusirik haren arima sakratiak, zoin beizagoen haren gorpitz benedikatuarekin hain ederki, eta bortizki, uniturik, eta orapilaturik, behar ziala harganik partitu eta separatu, herioa zela kausa, haren berdurrak, eta aprehensioniak, gizon bezala honkitu zian, eta lotsatu haren bihotza, eta herioaren beldurra erakhusten eman zian, bere aita eternalari, egin zian othoitziaz Olibeteko baratzian forma hontan: Pater mi, si possibile est, transeat Calix iste à me, Ene aita eternala, posible bada, ni ezkapa nadin hil gabe, igaren bedi kalitza haur eneganik, bihoa kalitza haur eneganik.