Orrialde:Tartas 1666.djvu/149

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<148>

bekhatiak direla kausa, baina gure obra honen moienez, Jenkoaren Erresuma eternala irabaz ahal dezan.

Job saindiak ere bazakhian bekhatoren herioa, zonbat zen gaixto, eta miserable, oihu, eta heiagora egin zianian mundu orori, Pellem pro pelle, & omnia quae habet homo, dabit homo pro anima sua.

Larria, larriagatik, eta bere honak oro emanen ditu gizonak, bere arimagatik. Lurreko honak oro eztira lur baizi, lurreko honek eztitute balio arima bat, gizonak, zuhur bada, bere honak, bere larria, bere bizia galbitza, bere arimaren salbatzeko, bere odola oro, azken gotelaradrano isor beza gizonak, sua, burduiña, urkabia, lehen soferi bitza, eziez bekhatu mortal bat eginik, gaixki hilik, bekhatian hilik, sekulakoz bere arima damna dezan. Neure adeskidia, so egizu Job zonbat herioaren beldur zen, eta zonbat, bere arima maite zian, nahi nuke, haren beldurretik, eta haren amoriotik gundian biga, edo hirur bihi, esparanza nuke ezkindiriola egin, bekhatoren hilzia, baita hile gaixtoa, baina bai justoen hilzia, baita hilze hona.

Komunski herioa ororen da terrible, erran dugun bezala, baina prinzipalki, nor ere mundu hontan baitaude josirik, eta itzaturik, bere plazeretan, bere honetan, eta boluptate gaixtoetan, haien ororen da horrible, eta izigarri, zeren herioak halakoak bat batian, ezustian bere gauza maitetarik, separatzen baititu, eta apartatzen jagoitikoz, eta zonbatenaz baitituzte maite munduko honak, eta plazerak, hanbatenaz da haien regreta eta desplazera handi, haien galziaz, eta haietarik separaturik,